Bost dimentsiotako hainbat adierazle neurtzen ditu U-Multirank rankingak: irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea eta eskualdeko inguruarekin lotura.
Mondragon unibertsitateak, transferentziari dagokion dimentsioan estatuko lehen postua eskuratu du eta Europako unibertsitateen artean 37. tokia. Ikusi Mondragon Unibertsitatearen emaitzak hemen.
2018ko edizioan, 95 herrialdetako 1.600 instituzio alderatu ditu U-Multirankek. Sailkapen horri esker, ikasleek unibertsitateen arteko konparaketak ikusi ditzakete, adibidez Europa edo estatu mailan, eta baita ere, aukeratutako unibertsitate zehatzen artean.