Ibilbidean Arrasateko hainbat txokori buruzko informazio interesgarria ere eman zuten atzokoan. San Kristobalen, adibidez, ekaitzak aurreikusi zitzakeen pertsonai batenak kontatu zituzten. Bertan ermita bat eraiki zuten XV. mendean, eta XVI. mendean bertan bizi zen eguraldia aurreikusteaz bizi zen pertsona bat. Gorriz jantzita joaten zen, eta bertako ikuspegi zabala baliatuz, ekaitzak noiz etorriko ziren abisatzen zien baserritarrei. Hori bai, limosna baten truke" azaldu du Aitor Zubiagak.
Loo baserri inguruan, laster estreinatzeko moduan egongo den PR ibilbide berria aipatu zuten, eta jarraian Meatzerrekarantz abiatu ziren. Montzon inguruko 7 kobazuloak ikusi zituzten, eta ostean, Ur-zulo izeneko iturburuan egin zuten geldialdia. "Arrasateko ur horniketaren %10a hartzen duen iturburua da. Udala eta Meatzerreka auzoetara doan ura, edo Fagor Arasatek hartzen duena, bertakoa da".
Guzti horiek ikusi ostean San Baleixora heldu ziren. Beroagatik, bertako ermitako aterpean egin zuen ipuin kontaketa Maider Alcelay-ek. Goiz pasa egitera animatu ziren 20 haurrak –eta baita gurasoak ere– adi-adi egon ziren Anbotoko Marik Meatzerreka inguruan bizi izandakoak entzuten.