Durangok irabazi du Nazioarteko Zazpinako Errugbi Txapelketa

Eneko Azurmendi 2018ko eka. 2a, 19:45

Hiru taldek soilik eman dute izena aurtengo txapelketan –Durango, Elorrio, eta Kanpanzar ART–. Hiruek elkarren aurka jokatu dute eta lehenengo biak sailkatu dira finalera. Azken partiduan, elorriarrak baino gehiago izan dira durangarrak, eta txapelketa irabaztea lortu dute.

Asteburu berezia da hau Kanpanzar ART-rentzat, eta disfrutatzera irteten dira jokalariak. "Azoka tarteko, asteburu polita izaten da guretzat eta irabazi ez arren, gustura egoteko moduan gaude. Asteburua eguenean hasi genuen, karpan laguntzen, eta atzo ere karpan egin genuen lan. Ondoren parranda apur bat ere bai. Beraz, normalean baino astunago geunden gaur", azaldu du Aitor Lezamizek, taldeko jokalarietako batek.

Badute zer ospatu. Izan ere Euskal Ligako lehen mailari eustea lortu dute, eta pozik egoteko moduan daude Igor Isasiren mutilak. "Urte oso ona izan da. Bikain hasi genuen denboraldia eta bukaeran gehiago sufritzea tokatu zaigun arren, taldea pozik egon daiteke urte osoan egindako lanagatik", azpimarratu du Lezamizek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak