"Erguingo gazte-txokoko erabiltzaile baten ideia izan era honetako festa bat antolatzearena. Horretarako Arrasateko gazte-txoko guztietan bigarren eskuko erropen bilketa bat jarri genuen martxan" azaldu du Txatxilipurdiko dinamizatzaile batek.
Hasieran Itxaropena Plazan egitea zen antolatzaileen asmoa, baina 17:00ak aldera jausi diren euri tanten eraginez, gazte-txoko barruan burutu dute festa.
Arropen eta jakien salmentarekin batutako dirua bidezko merkataritza proiektu batera bideratuko dute, eta proiektu horren gidarietako baten bisita izan dute, diru hori zertan erabiliko den jakiteko.
Ondoren djembe erakustaldia gozatzeko aukera izan dute eta gazte-txokeroek diseinatutako Mugiru girgiluak izeneko dantza ere egin dute.