Olaia Ramosen eta Domentx Ucinen zuzendaritzapean hogei bat musikarik hartu dute parte, eta askotariko musika tresnak jo dituzte: pianoa koloreekin, tronboia, gitarra, gaita eta danborrak.
Bihar, musika tresnak kalera
Bestalde, bihar –zapatua– musika tresnak kalera aterako dituzte urtero moduan, Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatutako Elkartasun Egunean kontzertua eskaintzeko. Seber Altube plazan, 13:00etan hasita, 9 eta 14 urte bitarteko 60 musikari igoko dira taularen gainera: metal taldea, haize egur taldea eta banda gaztea.