Kultura ezberdinak "nahasteko eta batzeko" Kultura Astea

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2018ko eka. 1a, 13:44

Aurreskua flamenkoarekin lotuta dantzatu zuten Al-Andalus elkartearen Kultur Astean. Argazkia: Sebas Lozano

Haurrentzako puzgarriak, eta guztiontzako parrillada eta musika eta dantza ikuskizunak izango dira asteburuan Al-Andalus elkartearen egoitzan.

Domekan hasita, askotariko ekitaldiak egin dituzte 29. aldiz ospatzen ari diren Kultura Astean: Subi baja txapelketa; afari merienda eta omenaldia 65 urtetik gorakoei; askotariko jakien dastaketak; hitzaldia eta elkarteko kideen dantza emanaldiak. “Oso ondo doa dena; unerik politenetako bat domekako dantza saioan izan zen, aurreskua dantzatu zuen flamenko eta sevillar dantzen irakasleak”, dio Al-Andaluseko lehendakari Rafa Gomezek.

Asteburuan ere denetik dute, eta ateak guztiontzako zabalik dituzte. Gaur, egubakoitza, haurrendako gaztelu puzgarriak eta merienda izango dira. Bihar, parriladarekin hasiko dira, 12:30ean; txartela bost eurotan, eta bazkideek, bi eurotan. “250 lagunendako, txuleta, txorizoa eta saltxitxa dugu. Ondoren, dantza eta musika saioak izango dira, egoitzan eskolak jasotzen dituzten ikasleenak. Iluntzean, Aitor Escobar eta haren taldearen kontzertua, eta gauean, urteroko playback-a egingo dugu”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak