Harreman GKEk urteroko festa egingo du bihar, Serso, AMS, Mundukide, etorkinen pastorala, Mugarik Gabeko Medikuak eta Alboan elkarteekin elkarlanean.
Mumbaiko Ankur umezurtz-etxean dauden 200 neskatilentzat dirua batzeko baliatuko dute batutakoa eta horretarako ezinbestekoa izango da tonbolan batutako dirua. Ibai-arteko komertzioen produktuak zozketatuko dituzte, eta sari nagusia Eroski Bidaiak-en eskapadatxo bat izango da. Urtetik urtera babesleek eman izan dieten laguntza eskertu nahi dute antolatzaileek.
Seber Altube izango da jaiaren erdigune. 11:00etan puzgarriak jarriko dituzte, eta jarraian trikitilarien musika entzun ahal izango da 11:30ean. 13:00etan Arrasate Musikalen Banda Gaztearen kontzertua hasiko da, eta 17:30ean, aldiz, DantzaFesta disko festa. 19:100etan Hans eta Pelloren emanaldia hasiko da, eta 20:30ean egingo dute Eroski Bidaiaken sariaren zozketa.