Hain zuzen ere, 14:15ean ekingo diote ekintza sortari, herri kirolekin eta jolasekin. Eta, hori bukatuta, ongi etorria eta bokaten banaketa egingo dute Biterin, 16:30ean. Hori bai, arratsaldea ez da ekintza horretara mugatuko. Horren ostean, besteak beste, eskulanak eta tailer bereziak egongo dira Biterin. Eta Argazkikol gunea ere jarriko dute.
Bestalde, beranduxeago, esperimentuen munduan murgiltzeko aukera izango dute neska-mutikoek –17:30ean hasiko da hori–. Era berean, Txatxilipurdiren emanaldia –17:30ean–, Arkada Sozial musika taldekoen "sorpresa" –18:30ean– eta egunari bukaera emateko ekitaldia –19:30ean– izango dira egun horretan.