Hona hemen EH Bildutik bidali duten prentsa oharra, bere osotasunean:
"Arrasateko EH BILDUk udalean gaur, asteartez, erregistratu du auzoetan udaleko kultura sailak kultur ekitaldiak antolatzeko eskaera.
Auzoetako biztanleei demandari kasu eginez, herritarrekin auzoz auzo eginiko asanbladatan irten den auzia baita, EH BILDUk udal gobernuari eskatuko dio kalean uda giroan egiten diren ekitaldietako batzuk auzoetan egitea. Izan ere, salbuespenak salbuespen, auzoetako jaietan ezik kultur ekitaldi ia guztiak erdigunean izan ohi dira. EH BILDUk uste du badela nahikoa espazio apropos auzoetan kale antzerkiak, kontzertuak, bertso saioak, dantza ikuskizunak... egiteko jaietatik kanpora.
Auzoak elkarbizitzaren eta herritarren ongizatearen oinarri dira EH BILDUrentzat eta horregatik egingo dio eskaera udal gobernuari eskaera aintzat hartu eta auzotarren zein auzoaren bizitasuna areagotzeko".