"Ezarpen ekonomiko berriak" Arrasatera ekartzeko diagnostikoa aurkeztu die Udalak enpresa eragileei

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko mai. 30a, 10:21

Enpresekin egindako topaketan, Maria Ubarretxena alkatea hitza hartuta.

Atzo goizean partekatu zituen Arrasateko Udalak enpresa munduko eragile ezberdinekin, jarduera ekonomiko berriak herrira erakartzeko, Enplegu sailetik abian jarri den diagnosiaren emaitzak.

Udaletik azaldu dutenez, Garaia parke teknologikoan azaldutako diagnostikoaren helburua da "etorkizunera begira, enpresen arteko sinergiak bultzatu eta, orain arteko ibilbide industrialari eta mundu mailan erreferente den kooperatibismo ereduari erreferentzia eginez, Arrasate jarduera ekonomiko berriak abiarazi eta enplegua sortzeko leku apropos gisa irudikatu eta ezagutaraztea".

Saio irekian enpresa arloko hainbat eragilek hartu zuten parte, horien artean: Edertek, Fagor Arrasate, PMG Polmetasa, Ekide, Ikerlan, Alecop, Aita Menni, LKS, MU eta JMA.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak