Irudia: Ortuan eragindako kalteak.
Irudia: Erretako pareta bat.
Hona hemen Arizmendi Ikastolako Gazteluondo guneko irakasleek bidalitako oharra, bere osotasunean:
"Astelehen goizean, maiatzak 28, ikastolara heldutakoan ikasleekin proiektu baten sortutako ortua, eta kiroldegiko sarrera hondatuta eta zikinak aurkitu genituen. Zoritxarrez ez da lehenengo aldia horrelako triskantzarekin aurkitzen garela.
Sarri askotan topatu ditugu, hormak erreta, kristalak apurtuta, burdinazko hesiak ere apurtuta, jolaslekuak harriz, su-itzalgailu eta abarrez beteta, inguru guztian zaborra nonahi.
Gure ikasleak ohitzen ari dira atsegina den eremua edozein modutan aurkitzen. Horrela ikusita nola eska diezaiekegu ingurua zaintzeko?
Jakin benetan mingarria egiten zaigula ikustea guretzat hain garrantzitsua den gune hau
inolako lotsa eta ausardia handiarekin puskatzen dutela puskatzeagatik.
Behin eta berriz salatu dugu baina ez dugu alderik ikusi. Zer egin dezakegu honen aurrean?
Zergatik gertatzen dira horrelakoak? Noiztik galdu dira gure inguru eta gure kideekiko
errespetua?
Gazteluondoko Irakasleak"
Irudia: Lau su-itzalgailu lurrean botata.