Digitalizaziorako lagungarri diren aukerak erakutsiko ditu Fagor Arrasatek Biurtekoan

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko mai. 29a, 11:36

Industria alorreko eraldaketa digitala errazteko bere sistema aurreratuak erakutsiko ditu kooperatibak Makina-erremintaren Biurtekoan.

Instalazioen errendimendua hobetzen duten eta produktuaren produktibitatea eta kalitatea areagotzen duten eraikin industrialetako eraldaketa digitalerako oinarri diren bere aurreratutako konponbideak aurkeztuko ditu Fagor Arrasatek Makina-Erremintaren Espainiako Azokan (BIEMH). Bilbao Exhibition Centre gunean, "Fagor Arrasatek zerbitzu aurreratuak eskaintzeko egindako apustu argiaren" berri izan ahalko da. "Zerbitzu horiek Industria 4.0-ren paradigma berriari erantzuteko sortutako produktuen osagarri dira", kooperatibak azaldu duenez.

"Fagor Arrasatek diseinatutako sistema digitalek makinaren informazio gehiago eta zehatzagoa eskaintzen dute, operatiboki eraginkortasuna areagotuz. Izan ere, eskura diren datu guztiak aztertzen dituzte, eskuragarritasuna, errendimendua eta produktuaren kalitatea hobetzeko ekintzak identifikatzea ahalbidetuz. Bezeroen beharretara egokitutako konponbide hauek, teknologiarik aurreratuenean garatu dira eta datu-fluxuen fase guztietan segurtasun, kalitate eta konfidentzialtasun alorreko estandar zorrotzenak betetzen dituzte", aipatu dute.

Bezeroen eskura dauden zerbitzuen artean, "aurreratutako mantenurako FA link MAP plataforma nabarmendu" du Fagor Arrasatek. Aipatutako plataformari esker, "industriek eraikin guztiak monitorizatu ahal dituzte eta Fagor Arrasateko ekipotik denbora errealean makinen egoeraren gaineko gomendioak jaso ditzakete, mantenua eta erabilgarritasuna hobetzea helburu". Datuen aurreratutako analitikari esker, ondoko zerbitzua Fagor Arrasateren hiru bezero esparruetarako baliagarria da -automozioa, altzairuarekin lotutako zerbitzuak eta etxeko-tresnen fabrikatzaileak-, ekipoen erabilera, portaera eta mantenua hobetzen laguntzen duelarik, horrenbestez makinen bizitza erabilgarria luzatuz eta produkzio malgu, indibidualizatu eta eraginkorra bermatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak