Hona hemen alderdi moreko zinegotziek komunikabideetara igorri duten oharra, bere osotasunean:
"Erdigunea behin eta berriz auzoen gainetik lehenesteak gero eta zulo handiagoa eragin du bien arteko ezberdintasunetan. Gero eta kasu gehiagotan ikus dezakegu, haurren jolas parkeetan adibidez.
EAJ eta PSOE-ren gobernuak Erdigunean jolas parke berriak inauguratzen dituzten bitartean Auzoetako asko egoera tamalgarrian diraute. Orain dela gutxi Zaldibar edo Biteri jolas parkeak berritzean adibidez 61.038,45 eta 118.940,77 euro inbertitu zituzten baina bitartean auzoetan 20 urte baino gehiago dauzkaten haur parkeak ez dituzte ikutu ere egin. Ze irizpide jarraitu du gobernuak haur parkeak berritzeko orduan? Zergatik Erdigunekoak egokitu auzokoak urte piloetan zehar gero eta egoera txarragoan daudenean? Musakola, Makatzena edo San Andreseko haur eta gurasoek eskubide berdina daukate jolas parke duinetan jolasteko, zergak berdin ordaintzen ditugu auzoetan eta erdigunean bizi garenok.
EAJ eta PSOE-ren gobernuak auzokideei azaldu beharko liokete zein izan diren haur jolas parkeak berritzeko jarraitu dituzten irizpideak, auzoetako hainbat jolas parkeen egoera ikusita ez baitdugu ulertzen gobernuaren erabakiak. Gure ustez egoera eta beharren arabera berritu beharko lirateke, diru publikoaren banaketa bidezko baten alde. Arrasatear guztiek eskubide berdinak merezi dituzte!"
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak