"Adin tarte ezberdineko herritarrak elkartu gara festaz gozatzeko. Dena primeran irten da. Rollo eta giro oso ona izan dugu. Musikak batzen gaitu, baina baita ere kirolak eta ondo pasatzeko gogoak", diote antolatzaileek. Datorren urtean bederatzigarrenez ospatuko dute, baina lagun giroan badabiltzala 10. ediziorako zerbait berezia pentsatzen aurreratu dute: "Oraindik asko falta eta lehenengo datorren urtekoaz gozatu beharra daukagu. Baina, egia da, gure artean ideiak hasiak direla azaleratzen".