Brontzezko dominarekin datoz Ointxe! Araskiko kadeteak etxera

Mirari Altube Arrese 2018ko maiatzaren 27a

Kluben Arteko Espainiako Txapelketa ezin dotoreagoa egin dute Ointxe! Araskiko kadeteek; izan ere, atzo, Barça hartu zuten mendean 45 eta 44, eta hirugarren postua eskuratu.

Goi mailako taldea zuten aurrez aurre kantxan, baina Arrasateko neskak ez ziren kikildu. Emozio handiko partidua izan zen atzokoa ere; ondo baino hobeto borrokatu baloi guztiak eta azken segunduan etorri zen erabakia. Irene Muruak saskiratu eta markagailuan berdinketa; epaileak falta adierazi zuen eta Muruak barrura hori ere garaipena lortuz (45-44). Hain zuzen ere Murua izan zen jardunaldi horretako jokalaririk baloratuena (24). 

Astebetean partiduz partidu gogor lan egin ostean atseden hartu eta ospatzeko unea iritsi zaie Huelvan izan diren jokalariei eta entrenatzaileei, baita zale sutsu diren gurasoei ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak