Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uda giroa nabaritzen hastearekin bat, Beste Bat! taldekoei urteroko jaieguna ospatzea tokatzen zaie. Goizetik gauera arte iraungo duen festa antolatu dute, eta askotariko osagaiak izango ditu: futbola, jana, edana, musika eta, nola ez, umore ona.
10:00etan, areto futbol partidua jokatuko dute Zaldibarren; Arrasateko Beste Bat! taldekoak eta St. Pauli Catalunyakoak arituko dira nor baino nor gehiago. Izerdia bota ostean, poteoa hasiko dute, 13:00etan, Trakatraka elektrotxarangaren laguntzarekin.
15:00etan, talde argazkia aterako dute Seber Altuben, eta, jarraian, bazkariaren txanda izango da. 18:00etan, Taupa tabernako oholtzan kontzertuak hasiko dira. Sindy Berbenas arrasatearrek, Karne Cruda kantabriarrek eta Jolly Roger kataluniarrek joko dute bertan.