Azken hilabeteotan, erretiratuak mobilizazioetan dabiltza, pentsio duinak eskatuz. Etorkizunari begira, pertsona nagusien portzentajea handituz doan gizarte honetan, jokoan dago "pentsio duinak" bermatzea.
Erronka hauei aurre egiteko aukeren artean, esparru desberdinetatik, pentsioen euskal sistema sortzea proposatzen ari da. Baina,posible da? "Baditugu baliabideak horretarako?" Nola jar daiteke abian?...
Galdera hauek eta hauekin zerikusia duten beste batzuk argitzen saiatuko da Mikel de la Fuente gaurko hitzaldian.