18:00etan hasi den euri zaparradak ez zuen arratsalde arrakastatsurik iragartzen, baina eguraldiak onera egin du, eta pixkanaka hasi da jendea Seber Altubeko karpara gerturatzen.
Jakiei dagokionez, bi postutxo jarri dituzte, biak ala biak Pakistango jakiekin. Hala, bertatik pasa direnek samosa, rouf, koztey edo patata frijituak dastatzeko aukera izan dute. Batzuk, eramateko poltsak eskatu dituzte, jakiak etxera eraman eta afari pakistandarra egiteko.