Mankomunitatearen azalpena
"Debagoieneko Mankomunitatetik argitu nahi dugu hondakin frakzioak ez direla nahastu, bi edukiontzi horiek errefusez beteta baitzeuden. Izan ere, erabiltzaile batzuek lehendik zeuzkaten edukiontziak beste frakzio bat ateratzeko berrerabiltzen dituzte (kasu honetan adibidez, beraien edukiontzi horia errefusa ateratzeko erabiltzen dute, zein frakziotarako erabiliko den era egokian adierazita, beheko argazkian ikus daitekeen moduan).
Bestalde, argitu nahi dugu mankomunitateko biltzaileek edukiontzi guztiek barruan zer daukaten begiratzen dutela edukiontzia hustu aurretik, eta dagokion frakzioa egoki bereizita ez badago edukiontzi hori ez dela husten. Kasu horietan, gainera, intzidentziaren partea bidaltzen zaio erabiltzaileari, bere edukiontzia zergatik ez den hustu azalduaz.
Bukatzeko, herritarrei dei egiten diegu arduraz jokatzen jarraitzera, Debagoienak hondakinen gaikako bilketan erreferente izaten jarrai dezan".