Bertso giro ederrean Sarriegi, Agirre eta aukerako publikoarekin

Julen Iriondo 2018ko maiatzaren 19a

Giro ederrean, bertso afarian.

AEDk antolatuta eta SUDC batzordearen laguntzarekin, bertso afaria egin dute bart Arrasaten, Alkartun. Amaia Agirrek eta Aitor Sarriegik bi ordu pasako jarduna egin zuten librean. 35 lagun inguru elkartu ziren saiorako, asko ez, baina zale borrokatuak, bertan izandakoen arabera.

 

Saio ederra osatu zuten bertsolariek, doinuz doinu eta gairik gai –bertsoz bertso ateratzen joan zirenak–. Eta, noski, horrelakoetan ohi legez, umoreak ere izan zuen lekurik afalostean, handia gainera.

Ohiko bertso klasikoez gainera, bertsolariak habaneran elkarri oinak jarrita ere ibili ziren, adibidez.

Agirrek eta Sarriegik bertsotan behin baino gehiagotan esan zuten bildu zen publikoaren maila ikusita izututa zeudela, baina publikoa moduan eurak ere gustora ziren amaieran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak