Lehena datorren asteazkeanean, hilak 23, egingo dute. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da, 18:00etan, eta gizarte hezitzailea eta psikopedagogoa den Idoia Apaolazak gidatuko. Euskaraz izango da, eta Nerabeak, harremanak eta motibazioa goiburua du.
Bigarrena maiatzaren 28an egingo dute, eta nerabeak, jaiak eta alkohola izeneko hitzaldia emango du AGIPADeko Adikzioen Prebentziorako Taldeko kide den Pakita Mateosek. 18:00etan egingo dute, hau ere Jokin Zaitegi gelan, eta gazteleraz jardungo du Mateosek.
Azkena, hilaren 30ean izango da kannabisari buruz jardungo dute. Hitz egin dezakegu kannabisaz seme-alabekin? deituriko saioa 18:00etan hasiko da, Kulturateko Loramendi gelan, eta euskaraz izango da.
Izen emateak maiatzaren 21era arte egin ahalko dira, eta hitzaldi bakar batean edo gehiagotan izena
eman daiteke. Horretarako udal webguneko izen emateak atala erabili beharko da.