Prentsa oharra
"Arrasateko EAJ eta PSOE-ren udal gobernua berriz kontra agertu da udaletxeko balkoian ortzadar bandera eskegitzeaz. Eszepzionala irudituko litzaiguke, baina legediko 3 urtetan gai honen gainean kanpaina bakar bat ere ez antolatu izana oso esanguratsua da. Eskerrak eragile eta herri mugimenduek (Pottogorriak, Kitzikan, EMM) borrokan dirautela aldarrikapen eta pedagogiarekin, hutsune instituzionala arinduz. Guk LGTBIfobiaren aurkako eguna aldarrikatu eta ospatzea ezinbestekoa dela deritzogu aniztasun eta berdintasunean bidea egiteko. Espero hurrengo urterako udal talde politiko guztien ikurra izatea.