Arrasate Rugby Taldeak webgune berria du

Xabier Urtzelai 2018ko maiatzaren 18a

Arrasate Rugby Taldeak webgunea estreinatu du (www.arrasaterugby.eus). Hain zuzen, erabiltzaileei nabigatzeko esperientzia hobea eta erraztasun handiagoa eskaintze aldera egin dute aldaketa.

Diseinua goitik behera aldatu dute, egungo joeretara egokituz, eta berriro ere zuri-morea eta beltza dira kolore nagusiak. Berritasunik azpimarragarriena, baina, hizkuntzaren aldetik dator, ARTk webgunea euskara hutsean izatearen aldeko apustua egin baitu. Zentzu horretan, aurrerantzean .eus domeinua izango du. Eta, lehen ez moduan, sare sozialek ere euren lekua izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak