Bisita gidatu bakoitzean, gehienez, 45 lagun onartuko dira. Interesa dutenek maiatzaren 18ko 13:00ak baino lehen eman beharko dute izena: turismo@ arrasate.eus helbidera mezu bat bidaliz edo BAZeko telefonora deituz (943 25 20 00) eta Turismo Saileko teknikariarekin jartzeko eskatuz. Bisita gidatu guztien abiapuntua Biteri plaza izango da.