Magia ikuskizunak barikuan, Ibai-arteren eskutik

Xabi Gorostidi 2018ko mai. 16a, 16:59

Erosketak doan Magiari esker kanpainaren baitako ekimen honetan Altrius eta Oliver eta Eva magoak hartuko dute parte. Bakoitzak 40 minutuko bi saio egingo ditu. Altrius gasteiztarra Herriko Plazan arituko da; 18:30ean eta 19:30ean. Oliver eta Eva, aldiz, maiatzaren 1a plazan izango dira, 18:30ean, eta ostean, Seber Altuben, 19:30ean.

Hona hemen ekimen honen inguruan merkatarien elkarteak plazaratutako oharra bere osotasunean:

"Arrasateko Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteak, Ibai-Artek, gaur egun burutzen ari den ‘Erosketak doan Magiari esker’ kanpainaren barnean, ostiral honetarako, maiatzaren 18a, herriko kaleetan Euskadiko mago batzuen ikuskizun desberdinak antolatu ditu.

Magia Arrasateko kaleetara ekartzeko arduradunak Altrius eta Oliver eta Eva magoak izango dira. Bakoitzak 40 minutuko 2 emanaldi emango dituzte.

Altrius magoak magia eta umorea oinarri izango dituen familia-ikuskizun dibertigarri eta harrigarria aurkeztuko du. Mondragon Unibertsitatean ikasitako gasteiztarra udalerriaren ezaguna da azken urteetan egin izan dituen ikuskizunak direla eta. Magoaren funtzioak Arrasateko Herriko plazan izango dira  18.30 eta 19.30etan.

Bestalde, Oliver eta Eva Arrasateko Maiatzaren 1 Plazan izango dira 18.30etan eta Sebero Altube plazan 19.30etan (euria eginez gero, Biteri plazan egongo da hauek ikusteko aukera). Oliver Euskal Herri osoan zehar aritu da azken 15 urteetan eta Magiako Nazioarteko Federazioko kide da. Evak berriz, haurrekiko bokazio handia du txikitatik, eta magian aurkitu du etxeko txikienekin konektatzeko biderik onena.

Beraz, asteburua barre, dibertsio eta ezusteez beteta hasteko aukera dute bai familiako txiki eta baita handienek ere. Zalantzarik gabe ikustea merezi duten eta familia osoak gozatuko dituzten ikuskizunak izango dira. Oso erraza izango da magoa non dagoen jakitea bertan ezarriko diren banderak direla eta, beraz, hau bilatu besterik ez duzu egin behar!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak