Hamaika hizki, hamaika eragile eta hizkuntza ohiturak aldatzea helburu

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko mai. 16a, 15:12

Arrasateko euskalgintzako norbanako eta eragileak batzen dituen Geike ekimenak bideoa kaleratu du Euskaraldia dela-eta. Hainbat bidelagun izango ditu Arrasateko Euskaraldiak eta hori definitzeko egin dute bideoa elkarlanean, Goienaren laguntzaz. "Ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko sortua izan den Euskaraldiak ariketa sozial erraldoia du helburu", diote.

Bideoan, AEK, EHE, Txatxilipurdi, Ekin, AED, Udala, Arizmendi Ikastola, Arrasate Herri Eskola, MU, Emun, Goiena eta Arrasate Institutuak hartu dute parte.

AhoBizi edo BelarriPrest izateko gonbidapena luzatu diete arrasatearrei: "Behin Euskaraldian izena emanda, AhoBizi edo BelarriPrest izateko aukera izango duzu. Zer da AhoBizi izatea? Ulertzen duenari euskaraz egitea, hark erdaraz erantzun arren. Ezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egitea eta hizkuntza ohiturak aldatzeko hautua egitea. Eta BelarriPrest izatea? Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian, erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut. Bidea erraztuko diot horrela, euskaraz egin nahi duenari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak