Euren ustez, etxebizitza promozioa %100ean alokairura bideratzeak "Arrasateko behar sozialari" erantzuten dio, eta gaineratu dute 2020tik aurrera etxebizitza publiko guztiak alokairura bideratzea aurreikusten duela indarrean dagoen legediak.
Visesak aparkaleku-solairu bakarra egitea adostu zuen Udal Gobernuarekin, baina, horretarako, HAPO moldatu behar du Gobernuak, egun indarrean dagoenak aparkaleku gehiago egitea eskatzen baitu. "Guk solairu bat gehiago egitea eskatzen dugu, erdigunetik gertu disuasio aparkalekuak egoteko eta ospitaleak duen aparkaleku egoera prekarioa hobetzeko".