Zigorrolako jaiek gaur dute bukaera eguna. Eta neska-mutikoek eman diote hasiera domekako ekintza sortari. Hain zuzen ere, gimnasia erritmiko erakustaldia izan da kiroldegian; adin guztietakoek jardun dute bertan –taldeka, banaka...–. Era askotako emanaldiez gozatu dute bertaraturikoek. Eta, bitartean, puzgarriak ziren San Antolinen. Umeak gustura ibili dira bertan, salto eta salto.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.