Shot! estudioek 1994an hasi zuten ibilbidea, Iñaki Bengoa musikariaren ekimenez. Eta musika talde askorendako grabazio leku izan da ordutik. Izan ere, erreferente da Arrasateko eta ibarreko musika zaleendako.
Hori horrela, sona handiko taldeak izan dira bertan: RIP, Potato, Gatillazo, Sociedad Alkoholika, Des Kontrol, Su ta Gar, Arkada Social, Audience... Bide berean, Iñaki Bengoa berak ere bertan grabatuak ditu ibilbidean izan dituen musika taldeen –El Leprosario, Bad F-Line, Gose eta Anita Parker– lanak.
Eta musika taldeetara mugatu barik, Arrasateko bestelako kultur sortzaileek ere jardun dute Iñaki Bengoarekin elkarlanean —Shot! estudioaren bitartez–. Hor daude Arrasate Trikitixa Eskolakoak, herriko gaiteroak eta Arrasate Musikaleko banda.