Ipuinak, poesia eta bertsoak izan dira oraingoan ere, Arrasate Literatura Lehiaketako hiru sailak, eta horiek epaitzeko askotariko kolaboratzaileen "ezinbesteko laguntza" izan dute AED elkartekoek.
Honako horiek dira ipuinen ataletan aurtengo saridunak: LHko 5.eta 6.mailetan: Maren Tena eta Ane Saizar; DBH 1-2ko: Lide Ezpeleta eta Itsaso Urgoitia; DBH 3-4ko: Kattalin Linazisoro, eta Batxilergoko Judith Zubia eta Nerea Agirre.
Bertso-paperetan, honakoak dira irabazleak: LHko 5. eta 6.mailetako: Alaitz Etxebarria, Lide Azkarate, Maren Tena eta Miriam Moya; DBH 1-2ko Beñat eta Garazi Barrena; DBH 3-4ko Olatz Zuazubiskar eta Malen Basabe; eta Batxilergoko Haizea eta Oihana Arana.
Poesia atalean, berriz: LHko 5-6: Josune Nieto eta Maren Tena; DBH 1-2: Danel Iturbe; DBH 3-4: Esti Benitez; eta Batxilergoa mailan ez da lanik jaso, hortaz, ez da maila eta sail horretan saririk banatu.