Ordu horretarako egin dute hitzordua, gaztetxean, eta guztien artean mundu osoko janari ezberdinak prestatuko dituzte. "Saharako, Venezuelako, Pakistango, Nikaraguako eta beste hainbat tokitako jakiak probatzeko aukera izango dugu", azaldu du Amagoia Muniozgurenek, AGAKOko kideak.
Edonork izango ditu ateak zabalik, eta hurbiltzen direnak hiru lantaldetan banatuko dituzte, lehenengo platera, bigarrena eta postrea prestatzeko. Bazkaria prestatzen duten bitartean, Saharako tea edateko aukera ere egongo da. "Azken finean, aitzakia bat da Arrasaten bizi diren pertsona ezberdinekin solasaldi bat izan eta haien kultura gehiago ezagutzeko", dio Muniozgurenek.
Bazkariaz gain, beste bi ekintza egongo dira asteburuan: gaur, egubakoitza, saharar festa egingo dute, Seber Altube plazan, 18:00etan. Bestalde, domekan, emakume aniztasunaren murala margotuko dute Kalealdeko aldapan, 09:30ean hasita.