Xabier Isasak irabazi zuen 80 kilometro izan zituen lasterketa, Jon Ibarluzea izan zen bigarrena, eta hirugarrena Debagoieneko ordezkari bat izan zen, Dorletako Amako harrobiko txirrindulari Andoni Azkarate. Hamar onenen artean izan zen, baita ere, Ulma taldeko Julen Otero oñatiarra; zazpigarren postuan sailkatu zen.
Lasterketan, gainera, ziklistek hirutan pasatu behar izan zuten Lierniako gainetik, eta hor batutako puntuei esker Mendiko Saria irabazi zuen Azkaratek.
_content.jpg)
Andoni Azkarate taldekideekin, Liherrekin, Oihanekin eta Asier anaiarekin. Dorletako Ama.