Udaleku irekiak hiru astetan egingo dira –uztailaren 2tik 20ra– baina asteka izena emateko aukera egongo da. Horretarako, baina, gutxieneko 10eko taldeak osatu beharko dira.
Izen ematea webgunearen bitartez egin nahi dutenei, aurrez elkartera deitzea gomendagarria izango da. Batez ere, udaleku itxien kasuan plazarik geratzen den ziurtatzeko.