Kulturaten, 2003an egin zuten ARTEko kideek lehen erakusketa, 2008an bigarrena, eta hamar urte geroago, hirugarrena, Egurraren Lilura izenpean.
"Arrasateko herriari elkartean zer egiten dugun erakustea da helburua, ze maila daukagun eta jendea animatu dadin gure elkartera hurbildu eta tailuntza mundua barrutik ezagutzera", azpimarratu zuen Imanol Barrenetxea-Arando ARTE elkarteko kideak.
Erakusketaren izenaren gainean, lilura hitza azpimarratu nahi izan dutela aipatu zuen Barrenetxea-Arandok: "Egurra beti ikusten dugu altzarietan, hormetan edo zuhaitzetan. Gu harago goaz, eta beste lilura bat ematen diogu egurrari. Azken finean, lilura egurrean dago. Egin behar den bakarra da soberan dagoena kendu".