Valentziako abesbatza batekin abestuko du Arizmendikoak bihar

Eneko Azurmendi 2018ko mai. 4a, 10:42

Arizmendi Ikastolako abesbatzak eta Valentziako Marni eskolako abesbatzak elkartrukea egingo dute. Asteburuan, valentziarrak etorriko dira hona eta hainbat ekintza egingo dituzte: Arrasaten bisita gidatu bat egingo diete Arrasate Zientzia Elkarteko kideek eta Arantzazu eta Donostia ere ezagutuko dituzte. Bihar, gainera, kontzertua eskainiko dute bi abesbatzek, San Frantzisko elizan, 20:00etan. Euskal kantuak, Valentziako kantuak eta 2018ko Eurovisión jaialdiko Tu canción kantua ere abestuko dute elkarrekin. Ostean, luntxa egingo dute. Arrasatearrak ekainaren 8tik 11ra joango dira Valentziara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak