'Handia' filma gertutik landu dute Arrasate Institutuan

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko mai. 2a, 15:36

Argazkia: Arrasate Institutua.

Hainbat sari jaso ditu Handia filmak, horien artean muntaketa onenari Goya saria. Inge Mendioroz bideogileak kategoria horretan laguntzaile lanak egin zituen filmean, eta berau gonbidatu dute Arrasate Institutuan, Arte Batxilergoko ikasleei Handia filma muntatzailearen ikuspegitik hitzaldia eskaintzeko.

Horrela azaldu dute institututik, apirilaren 26an, Ikus-Entzunezko Kulturaren ikasgaian, Mendiorozek eskainitako hitzaldiaren nondik norakoak:

"Lehen zatian Handia filmean muntaia lanetik abiatuta, sortze prozesuaren urratsak eta lan eremuak azaldu ditu. Eguneroko lan aginduak, scriptak, gidoi lerroak, soinu gidoiak, postprodukzioa, eszenak eta digitalizazio prozesuak… azalpen teknikoak eta ereduak eman dizkigu.
Bigarren zati batean, pelikula batean, muntaiaren zeregina eta garrantzia azaldu digu. Alfred Hitchcock-en eskutik (grabazio bat bisualizatuz) maisuaren azalpen magistrala jaso dugu.
Bukatzeko ikus-entzunezkoen arloan kokatuta, lan anitzak ezagutu ditugu: dokumentala, animazioa, instalazioa… Ingek eginiko hainbat lan ikusi eta aztertu ditugu, eta guztiak berak osatutako iruzkinekin.
Batxilergoko ikasleek ikusmen eta jakin-mina handiarekin jarraitu dute hitzaldia, orain ikasitakoa beren ekoizpenetan aplikatzeko ordua da. Animo!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak