Beteranoen martxa ekainaren 2an egingo du Besaide MEk

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko mai. 2a, 11:45
Urdaibaiko itsasadarra Mundaka udalerrian. (Argazkia: Egizu, Getxo Euskaldun Elkartea)

Hamazazpigarrenez antolatu du Besaide Mendizale Elkarteak Beteranoen martxa. Lau ordu inguruko ibilbidea izango da Urdaibai Biosfera Erreserban eta pasealdia amaitu ostean, bazkaria Mundakan egingo dute, Casino jatetxean. Plazak mugatuak dira, eta izena emateko azken eguna maiatzaren 22a izango da.

Ekainaren 2an, zapatua, goizeko zortzietan abiatuko da Garibaitik Beteranoen martxa. Urdaibai inguruan egindako ibilaldiaren ostean lasai bazkaltzeko denbora izango dute txangoko partaideek; Mundakatik itzulera 19:00etan izango da.

Izen ematea

Beteranoen martxan izena emateko azken eguna maiatzak 22 izango da. Hala ere, plazak mugatuak direnez, izena lehenbailehen ematea gomendatu dute antolatzaileek.

Aurtengo prezioak:

  • Bazkide eta Federatu: 46 euro
  • Bazkide ez Federatu/Federatu ez Bazkide: 48 euro
  • Ez bazkide, ez Federatu: 51 euro

Ordainketa ES11 3035 0001 5900 1013 3101 kontu korronte zenbakian egin beharko da. Behin ordainketa eginda, beharrezkoa da Besaide M.E.tik pasatzea datuak emateko, maiatzaren 8an, 10ean, 15ean, 17an edo 22an, -19:30etatik 20:30etara-. Erreserba ez da ontzat emango datuak eta ordain agiria Besaidera eraman arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak