Hona hemen testua bere osotasunean:
- Udal honek eta Arrasateko herriak bere babes, maitasun eta elkartasuna adierazten die biktimari eta bere senitarteko eta ingurukoei.
- Sententziak jasotzen duenarekin gure erabateko desadostasuna adierazten dugu, eta, bereziki, jazotakoa sexu-abusu jarraitu gisa aitortu duelako. Zentzu honetan, gure babesa erakutsi nahi diegu aipaturiko sententzia inpugnatu edo inpugnatuko duten erakundeei, beharrezkoak diren errekurtsorako bitartekoak erabiliz.
- Gure etsipen eta haserrea erakusten dugu sententzia honen aurrean, eta justizia eskatzen duen aldarriarekin bat egiten dugu.
- Emakume guztiek askatasunerako duten eskubidea aldarrikatzen dugu, eta, era berean, Arrasateko herriak ez duela inolako eraso matxistarik onartzen.
- Udal honek berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa berresten du, mugimendu sozial, feminista, eta, oro har, herritarrekin, eta bereziki, emakumeen eskubideen defentsan eta patriarkatuaren adierazpen ororen aurka.
- Arrasateko Udalak herritar orori dei egiten dio sententzia hau arbuiatu eta biktimari babesa adierazteko deituko diren mobilizazioetan parte hartzera.