Ointxe! Araski taldeko neskak txapeldun

Miren Arregi Amasorrain 2018ko api. 29a, 16:59

Euskadiko kadete mailako txapelketa irabazi dute Arrasateko Ointxe! Araski taldeko neskek. Gaur jokatu dute tentsio handiko finala Iturripen Loiolaren kontra eta 60-52 gailendu dira.

Iturripen jokatu dituzte asteburuan kadete mailako Euskadiko Txapelketako lauko finalak, gizonezkoen eta emakumezkoen mailetan eta tartean zen Ointxe! Araski. Atzo Easoren kontrako finalerdia aise irabazi ondoren, Loiolaren kontra jokatu dute arrasatearrek gaur finala. Eta lehiatua izan da oso. Hasieran aurrea hartu dute arrasatearrek markagailuan baina atsedenaldiaren ondoren, Loiolako neskek euren kalitatea erakutsi dute. Azken laurdenean, partidua bukatzeko sei minuturen faltan, sei puntu aurretik ziren loiolarrak. Egoera hori izanik, Ointxe! Araskiri bere nortasuna ateratzea besterik ez zaio gelditu. Hala, pare bat hiruko saskiratuz eta defentsa ona eginez, zortzi puntuko aldeaz irabazi dute arrasatearrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak