Munduko Jabetza Intelektualaren Erakundeak (OMPI-WIPO) bultzatutako “Aldaketaren eragileak:
emakumeak sormen eta berrikuntzan” leloari atxikita, GALBAIANek Jabetza Industrial eta Intelektualarekin (JI)-arekin erlazionatutako bost emakume profesional handi gonbidatu zituen gai honi buruzko ikuspegi eta erronkak elkarbanatu zitzaten.
SENEReko Nerea Bilbao eta INGETEAMeko Julene Goyak enpresa ikuspegia eskaini zuten, TECNALIA
VENTURESeko Aitziber Aranburuk eta IK4-IDEKOko Nerea Arangurenek teknologia zentroetatik begiratuta
heldu zioten gaiari, eta bukatzeko INNOBASQUEko Itziar Uribek JI-ean bikaintasuna sustatzeko Administrazioakezar ri dituen ildo eta laguntzak azaldu zituen. Begirada desberdinak eta helmuga bera: JI-arekin balioa sortzea.
Guztiek nabarmendu zuten nahitaezkoa dela teknologiaren babes estrategia argi bat izatea, patentatzeagatik patentatzea saihestuaz. Gure inguruan JI-a kudeatzearen garrantziaz jakitun diren erakundeak badaudela azaleratu zuten, baina batez ere hori horrela izan dadin beharrezkoak diren bitartekoak jartzen ari direla erakutsi zuten.
GALBAHE 2018 Saria
Jardunaldian zehar GALBAHE SARIA 2018 eman zitzaion urteko asmatzaileari. Fagor Automationeko Optika
Saileko arduradun teknologikoa den Tomás Morlanes izan zen saritua. Asmatzaile bezala agertzen den
patenteen kalitate eta kopuruarengatik eman zitzaion saria. Patente hauen benetako balioaren adibide da
Fagor Automationen lehiakide nagusiena arrakastarik gabe patente hauen kontzesioa baliogabetzen saiatzen ari dela.