3-2 gailendu da Mondra Hondarribiren aurka

Imanol Beloki Unamuno 2018ko api. 29a, 11:15
Mondra eta Hondarribiren aurkako partidua

Mondrak azken minutuetan lortu zuen, atzo, Hondarribi garaitzea, Mojategin jokatutako partiduan, 3-2. Etxeko taldea, bigarren minutuan hasi zen galtzen, baina partiduari buelta eman, eta hiru puntuak eskuratu zituzten, partidu on bat jokatuz.

Lehenengo gola, Hondarribiak sartu zuen bigarren minutuan, korner baten ostean. Zail hasi arren, lehen zati ona jokatu zuten Mondrako mutilek.

Bigarren zatian, berriz, Mondrak berdindu egin zuen partidua. Markel Gonzalezek faltaz sartu zuen gola 55. minutuan. Gero, berriz, jarri ziren aurretik Hondarribitarrak, 1-2, eta 2-2koa, Ander Arroyok sartu zuen. Partidua amaitzeko, hamar minuturen faltan, Imanolek sartu zuen 3-2koa.

Jorge Davila, Mondrako entrenatzailearen esanten, partidu ona jokatu zuten, nahiz-eta gora-beherak izan: "Markagailuan islatu ez den arren, partidu ona jokatu dugu. Jokalariak oso ondo ibili dira, nahiz-eta oso azkar galtzen hasi garen arren, horri buelta ematen jakin dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak