Atzo hasi zituzten jaiak Arrasateko San Andres auzoan eta gaur jai-giroan jarraitu dute auzotarrek. Eguerdian, esaterako, herri bazkaria egin dute eta arratsaldea Javi Sound oñatiarrak girotuko du, dantzaldiarekin. Bihar, domeka, jarraituko dute ekintzekin. Esaterako, 23:00etan Governors eta Cruce de Caminos taldeen kontzertuak egongo dira. Astelehenean, ordu berean, flamenkoa euskaraz egiten duen Sonakay talde ezaguna igoko da taula gainera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.