Alternatiben azokaren aurtengo edizioari bukaera eman diote gaur goizean Kataluniako prozesu independentistaren gaineko solasaldiarekin. Arrasateko gaztetxean izan da solasaldia CUP alderdiko parlamentari batekin eta CDRko (Comitès de Defensa de la República) kide birekin. Haietako bat, azken bederatzi urteotan Katalunian bizi den Amaia Txabarri arrasatearra. Gaztetxea bete egin da haien hitzak entzuteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.