NCC talde donostiarra oso ezaguna da punk eta rock indartsuaren zaleen artean. Ibilbide luzea dute, eta, orain gutxi, 25 urte bete dituzte agertoki gainean. Arrasaten askotan izanak dira, eta bueltan izango dira "gogo betez".
Aitor Ochoa & Mad Mule iaz sortu zuten Soul Gestapo taldeko kideek. Rocka zentzu zabalagoan ulertzen dute, "baina, betiere, maisutasunez"; diskoa aurkeztera datoz Arrasatera.
Bestalde, Kooltur Ostegunetako maiatzeko egitaraua ere osatu dute dagoeneko: maiatzaren 3an Kokein taldeak joko du; hilaren 17an, Rokula taldeak; hilaren 23an, Sofa taldeak; eta hilaren 31n, Kaskezur taldeak.