"Herritarren batek jasota ez dagoen toponimia terminoren bat ezagutzen badu, Hirigintza, Ingurumen eta Mugikortasun sailarekin harremanetan jarri daiteke informazioa gordeta geratu dadin", azaldu dute Arrasateko Udaletik.
Mapa Arrasateko Udalaren webgunean eta BAZen egoteaz gain, Geoeuskadi bidez kontsultatu ahal izango da. Eguneraketa proiektua diruz lagundu du Eusko Jaurlaritzak, eta Euskaltzaindiak gainbegiratu du. Bestalde, argazkiak Agustin Berezibarrek emandakoak dira.
Bestalde, Arrasateko Udalak jakinarazi duenez, mendi ibilbide batzuk ere jaso dira eguneraketa honetan, eta laster mapa berri batzuk irtengo dira ibilbide gehiagorekin.