Kantxan bakarrik ez, kantxetatik kanpo ere lana izango dute Arrasate Eskubaloiko ordezkariek maiatzaren 11tik 13ra, Igoera Fasea Arrasatera ekartzea lortu dutelako. Aste barruan egin dute D multzoko fasea antolatzeko eskaera, eta atzo arratsaldean jaso zuten baieztapena, Ford Mugarri Arrasateko mutilek etxeko zaleen aurrean jokatuko dute.
D multzoa, Euskal Herrikoak, Errioxakoak eta Kataluniakoak
Estatu mailako 20 taldek hartuko dute parte fase honetan, bost multzotan banatuta. Eta, Arrasatekoa D multzoa izango da. Bertan, Ford Mugarri Arrasate izango da euskal ordezkaria –Basaurik Vigon jokatuko du– eta Arrasatekoekin batera CH Poblenou (Bartzelona), Clavijo Calasancio (Logroño), eta BM Iruña Eskubaloia izango dira Iturripen. Bada, arrasatearrek erronka polita izango dute datozen asteotan, baita zaleek ere, Iturripeko harmailak txiki geratu behar direlako asteburu horretan.