Ohitura den moduan oroitzapenezko erlojuak oparitu dizkiete Aita Menni zentroan 25 urtez lana egin duten kolaboratzaileei -hala deitzen diete langileei zentroan-. Aita Menni ospitalean lanean 25 urte bete dituzten hamalau langileez gain, aurten erretiratuko diren beste bi ere omendu dituzte.
Benito Menni
Benedetto Menni apaiz italiarra, hemen Benito Menni edo Aita Menni izenekin ezaguna, 1841eko martxoaren 11n jaio zen Milanen eta 1914ko apirilaren 24ean hil zen Dinanen. Arrasateko zentroaren sortzaileak bere jarduna buruko gaitzak zituztenei eta pertsona helduei laguntzera dedikatu zuen.
Aste honetan zehar, Arrasateko Aita Mennik Euskadiko beste zentroekin batera hainbat ekitaldi antolatu ditu. Langileei egindako omenaldiaz gain, Alejandro Floritek eskainitako hitzaldia nabarmendu dute; Tratar y cuidar la vulnerabilidad: una reflexión desde el Marco de Identidad.