"Emandako hitza beteaz, beraz, gobernu taldea Herri Eskolako Guraso Elkartearekin elkartu zen arazoa gertutik ezagutu, aztertu eta berehalako irtenbide bat emateko. Herri Eskola, Eusko Jaurlaritzari dagokion eremua izanik, Jaurlaritzari zegokion lana egitea. Halere, arazoari behin betiko irtenbidea emateko, Udalak hartu zuen gai honen lidergoa. Horrela, behin lanak bukatuta, Udalak Jaurlaritzari fakturatuko dio transformadorea aldatzearen kostua" azaldu dute Udal gobernutik.