Parkourra eta bestelako espresio artistikoak gaztetxoen eskutik

Xabi Gorostidi 2018ko api. 22a, 19:04

Gazte Txokoetako erabiltzaileek Urban Fest jaialdia egin dute Gaztetxean, askotariko trebeziak taula gainean jarrita: parkourra, umorea, dantza edo adierazpen feministak. Lehen aldia da Gazte Txokoak eta Gaztetxeak halako ekimen bat antolatzen dutela, eta izandako erantzuna ikusita etorkizunean gehiago egiteko gosez geratu dira guztiak.

"Ordu erdi iraun du saioak, eta laburra izan den arren, intentsitate handia izan du. Parte hartzaileak gustura amaitu dute, eta datorren urtean beste ekitaldi bat egin nahi dutela esan digute" azaldu du Gazte Txokoko hezitzaile den Maite Agirianok. "Parkourra, umorea baliatu duten aurkezle komikoak, eta shuflle dantzak egin dituzte, eta horrez gain manifestu feminista bat ere irakurri dute".

Gurasoak, Gaztetxeko erabiltzaileak, eta 12 urte azpiko belaunaldi gazteak egon dira ikusleen artean. "Gazte Txokoko erabiltzaile izateko adina ez daukaten gazteak egon dira emanaldia ikusten. Guretzako oso pozgarria da, batez ere, Gazte Txokora etorrita zer nolako gauzak egin daitezkeen ikusi dutelako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak