"Gaur egungo gazteek atrakzio berezia dute gailu teknologikoekiko. Hori baliatuta, buelta eman eta teknologia diseinatzeko aukera eman nahi diegu. Irakasle espezializatu baten bitartez bideo-jokoak edo webgunean diseinatzen ikasteko pildoratxo batzuk eman nahi dizkiegu. Lehen kontaktu bat izatea nahi dugu, hain gustuko duten mundu horretan sortzaile sentitzeko" azaldu du Nerea Atxega Kode Eskolako arduradunak.
Gaur arratsaldeko hiru tailerrak erabat beteta zeuden, eta hainbat gaztetxo kanpo geratu dira. Ekintza arrakastatsua izaten ari da parte hartzeari dagokionez, eta bihar ere egongo da tailerretan parte hartzek aukera. Bertan parte hartu nahi izanez gero, gomendagarria da aldez aurretik Garibain kokatutako karpan izena ematea.